XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ohitura galduta, antza denez.

Ez dakit hainbeste indar izango dudan berriketarako!

Ai, zein nekatuta nagoen!

Nola dantzarazi nauen kaskarin horrek!

Zer galdetu duzu?

Ea zergatik jan duten dena?

Ai, sagu babalore eta tontolapikoak! Zer dakizue zuek gizakien bihotzaz?

Gezurra dirudi lur honetan daramazuen denboran gehiago ikusi eta ikasi ez izana!

Lotsagarria benetan!

Bada, Julieta eta Romeoren artekoa garbi samar zegoen: urduri zeuden eta horregatik jaten zuten atsedenaldirik gabe, horregatik hustu zuten kafe guztia, horregatik irentsi zuten tarta osoa, oraindik beraien arteko zeraren zera oso garbi ez dagoelako, ulertzen?

Ez? Bada, argiago esanda: oraingoz, Julietak eta Romeok amodioari beldurra diote...

Zer parea, karakola eta barea!

Sagu guztiak txundituta geratu ziren azken hau entzutean.